XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gizartea antolatzeko printzipio direnez, trukearen, errotazioaren eta segidazko ordezkapenaren gaur egungo garrantzia labur bada ere ebaluatu nahi nuke.

Auzolana eta elkarrekikotasuna dira gaur egun ere portaera-eredua etxeko partaideen artean, lehen auzoen artean eta olako artzainen artean.

Hala ere, eredu hau truke, segidazko ordezkapen edo errotazio gisa sistematikoki egunera daitekeeneko testuinguru sozio-ekonomiko edo erritozkoak gero eta gutxiago dira.

1980.eko hamarkadan goialdeko etxe guztiek (batek izan ezik) artoa egiteari uztea erabaki zuten, eta behealdeko zenbait etxek ere gauza bera egin zuen.

Hobe zen (neke gutxiago zekarrena) artoa erostea.

Horrela jendeak lehen auzoen bidez egiten zen lan bati uko egin zion.

Belar ondua eta garoa erosteko joera ere gero eta handiagoa da, eta horrela ere auzoen laguntzaren beharrik ez da egoten.

Lehen auzoek nolanahi ere, elkarri laguntzeko bide berriak etengabe asmatzen dituzte, baina auzolan eta elkarrekikotasunaren formak iraunarazteko oztopo nagusia egiturazkoa da.

Harremanak etxeak lotzen zituenez, eta etxeak jendea hil eta kanpora lanera joaten direlako gero eta gehiago husten direnez, lehen auzoen erakundea kinka larrian da.

Horrelakoetan biztanleak dituzten etxeek hurbileko beste auzo batzuengana jotzen dute, baina hortik aurrera lehen auzoen harremanak ez dira izaten.

Berez erakundeak etxe berriak egin edo etxeak hustu egin direnean malgutasuna izan du, (...)